AZKEN ORDUKOAK  Hitzaldi-zikloa: «La tutela judicial de los Derechos Fundamentales en el Espacio de Libertad, Seguridad y Justicia (ELSJ) de la UE» (Oinarrizko eskubideen babes judiziala EBren askatasun, segurtasun eta justizia eremuan), 2015eko maiatzaren 7an

 

Maiatzaren 7an (osteguna) Pablo PÉREZ TREMPS irakasleak (Carlos III.a Unibertsitateko katedraduna eta Espainiako Konstituzio Auzitegiko magistratu ohia) Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunari eta askatasun, segurtasun eta justizia eremuari buruzko hitzaldi bat emango du. Era berean, Alejandro SAIZ ARNAIZ irakasleak (Pompeu Fabra Unibertsitateko katedraduna, Giza Eskubideen Europako Auzitegiko ad hoc epailea eta Jean Monnet EB katedra) Giza Eskubideen Europako Hitzarmenari eta askatasun, segurtasun eta justizia eremuari buruzko hitzaldi bat emango du. Hitzaldi horiek Europako Batzordearen Jean Monnet katedraren esparruan 2014/2015 ikasturtean eginiko jardueren parte dira (Erref.:553187-EPP-1-2014-1-ES-EPPJMO-CHAIR). Bi hitzaldiak Donostiako Centro Carlos Santamaría Zentroan izango dira, 16:00etan.  Deskargatu programa (pdf)

Hitzaldia: «Análisis de la reciente jurisprudencia del Tribunal de Justicia de la UE en materia de Derechos Fundamentales en el ELSJ» (Askatasun, segurtasun eta justizia eremuko oinarrizko eskubideei buruzko EBko Justizia Auzitegiaren jurisprudentzia berriaren azterketa), 2015eko apirilaren 16an. 

 

Apirilaren 16an (osteguna), Henri LABAYLE irakasleak (Paue eta Aturri aldeko herrietako Unibertsitateko katedraduna) eta Philippe DE BRUYCKER irakasleak (Bruselako Unibertsitate Libreko katedraduna) bi hitzaldi emango dituzte askatasun, segurtasun eta justizia eremuko oinarrizko eskubideei buruzko EBko Justizia Auzitegiaren jurisprudentzia berriaren azterketari buruz. Hitzaldi horiek Europako Batzordearen Jean Monnet katedraren esparruan 2014/2015 ikasturtean eginiko jardueren parte dira (Erref.: 553187-EPP-1-2014-1-ES-EPPJMO-CHAIR). Bi hitzaldiak Donostiako Centro Carlos Santamaría Zentroan izango dira, 16:00etan. Deskargatu programa (pdf)