European Inklings (EUi) direlakoak Europar Batasunarekin loturiko gaurkotasun handiko gai jakin batzuei buruzko lan monografikoen bilduma dira. Bildumaren helburua irakasleek edo maila goreneko profesionalek haiei buruz egiten dituzten gogoetak eta azterlanak eskaintzea da.

Maila goreneko hizlariek intereseko arloei buruzko beren ondorioak aurkezten dituzten konferentzia, jardunaldi edo mintegi sorta baten isla edo emaitza da bilduma. Ekitaldi horietan profesionalek beste lankide batzuen, ikerlarien eta publikoaren parte-hartzea bultzatzen dute, eta hala, beren ekarpenetara hurbil daitezke, baita argitalpen honen bitartez ere, zeina paperean eta formatu digitalean eskaintzen den. Haren aldizkakotasuna ez dago egutegi jakin baten mende; ideia, dena den, urtean gutxienez halako bi jardunaldi edo mintegi egitea da, dagozkien argitalpenekin.

Bildumarako Inklings hitza aukeratu izanak gaurko egunean interesa duten gaiei edo arazoei buruz eztabaidatzeko foro bati egin nahi dio erreferentzia, gai horiei buruz gogoeta egiteko eta iritziak eta ikuspegiak partekatzeko. Termino horrek «aztarna», «arrasto», «susmo» edo baita «bihozkada» zentzua ere izan dezake, eta iradokitzailea iruditu zitzaigun gaurkotasuneko gaiei eta arazoei buruzko mintegi horien amaierako helburua islatzeko.

(Aldizkariaren zuzendaritza eta batzordeak)

 

Argitaratutako zenbakiak:

 

EUi1: Integración fiscal europea y sistemas financieros nacionales

 

EUi 2: Armonización penal en Europa

 

EUi 3: Concierto económico y Derecho de la Unión Europea

 

EUi 4: La cuestión prejudicial europea

 

EUi 5: El Parlamento Europeo: ¿Esta vez es diferente?

 

EUi 6: La garantía jurisdiccional de los Derechos Humanos. Un estudio comparado de los sistemas regionales de tutela: europeo, interamericano y africano (en imprenta)