Integrazio Politikoa eta Batasun Ekonomikoa Europar Batasunean Unibertsitate Masterra  (UPV/EHU)

     

  

Integrazio Politikoa eta Batasun Ekonomikoa Europar Batasunean Unibertsitate Masterra (UPV/EHU) master titulu ofiziala da, 60 ECTS kreditukoa, EBko integrazio politikoari eta batasun ekonomikoari buruzko ikuspegi orokor, zorrotz eta eguneratua eskaintzera zuzendutakoa.

Bi espezialitate ditu, bata Europar Batasuneko Zuzenbideari buruzkoa, eta, bestea, Batasuneko ekonomia eta enpresa ibilbideari eskainitakoa. Nahitaezko lehenengo 25kreditu komunak egin ostean, masterrak aukera ematen du gainerako 20 kredituak espezialitate batean zein bestean egiteko. Azkenik, 15 kredituko master amaierako lanbat egin behar da.

Masterra Jean Monnet Katedraren esparruan biltzen da, eta katedraren titularra du zuzendari. Masterreko irakasle taldea EHUko eta Estatuko zein nazioarteko beste unibertsitate batzuetako irakasleek osatzen dute; horien artean, Jean Monnet Katedra duten hainbatek.

Programa online eta aurrez aurre eskaintzen da; oso-osorik egin daiteke Internet bidez, baina ikasgaien % 70 baino gehiago aurrez aurre egiteko aukera ere badago. Ikasleak aukeratuko du hori. Aurrez aurreko eskolak Donostiako Zuzenbide Fakultatean eta Enpresa Ikasketen Fakultatean emango dira. Irakaskuntza birtuala Euskal Herriko Unibertsitatearen Moodle plataformaren bitartez egingo da (e-Gela).

Informazio gehiago nahi izanez gero kontsultatu:

Máster Universitario en Integrazio Politikoa eta Batasun Ekonomikoa Europar Batasunean Unibertsitate Masterra (UPV/EHU)