Facultad de Derecho / Zuzenbide Fakultatea (UPV/EHU)
Manuel de Lardizábal, 2
20018 (posta-kutxa:1223), Donostia-San Sebastián
Tel: +34 943 015198
Faxa: +34 943 219404
j.ugartemendia@ehu.es
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

Katedraren titularra Juan Ignacio Ugartemendia Eceizabarrena da, EHUko irakasle titularra eta Konstituzio Zuzenbideko eta Europar Batasuneko Zuzenbideko katedradun izateko akreditatua. Katedraren titularrak, gainera, hainbat irakaslerekin batera lan egingo du –haietako batzuk ere Jean Monnet katedraren jabe dira–; elkarren arteko lankidetza oso ohikoa izan da bai ikerketa-proiektuetan bai irakaskuntzakoetan.

 

CURRICULUM VITAE LABURTUA 

 

– Filosofia eta Letretan lizentziaduna Deustuko Unibertsitateko Geografia eta Historia dibisioan (1988), eta Zuzenbidean, UNEDen (1992). Zuzenbidean doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean (1998).

– Zuzenbide Konstituzionaleko eta Europar Batasuneko Zuzenbideko irakaslea UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean. ANECAren katedradun ziurtagiria eta UNIQUALek, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak egiaztaturiko irakasle osoaren ziurtagiria (kontrataturiko katedraduna) dauzka.

– UPV/EHUk Zuzenbide Fakultateko irakasle, EHUko Irakaskuntza Jarduera Ebaluatzeko Batzordeak egiaztaturiko lau irakaskuntza tarterekin (bosturtekoak). Ikerketa Jarduera Ebaluatzeko Batzorde Nazionalak egiaztaturiko hiru ikerketako seiurteko ditu.

– Europar Batasuneko Jean Monnet Katedraren titularra, «Oinarrizko eskubideen babes judiziala askatasun, segurtasun eta justizia eremuan» arloan, Europako Batzordearen EACEA agentziak emana, 2014an.

– Eskolak eman ditu lizentziaturako, graduko eta graduondoko ikasketetan, eta UPV/EHUko Integrazio Politikoa eta Batasun Ekonomikoa Europar Batasunean unibertsitate-master ofizialaren arduradun da 2008tik, baita izen bereko doktorego-programarena ere 2009-2010 ikasturtean.

– Sei ikerketa-talde eta 45 ikertzailetik gora biltzen dituen UPV/EHUko 11/05 Prestakuntza eta Ikerketa Unitateko zuzendaria da (2011-2014).

– UPV/EHUko Graduondoko Ikasketen Batzorde Iraunkorreko kide, 2013ko irailetik.

– Ekonomia eta Garapen Ministerioko (MINECO) Ebaluazio Agentziako ebaluatzaile 2011tik.

– Hainbat ikerketa-egonaldi egin ditu nazioarteko izen handiko zentroetan. Besteak beste: Facoltà di Giurisprudenza, Università degli Studi di Trento (1993); University College Cork, Irlanda (1994/1995); Max Planck Institute for Comparative Public Law and International Law, Heidelberg (2009); UPPA /Université de Pau et des Pays de l’Adour unibertsitateko Centre de Documentation et de Recherches Européennes (CDRE, 2010), eta Faculty of Law, University of Cambridge (Centre for Public Law, 2012).

– Konstituzio-zuzenbideari, Espainiako zuzenbideari eta Europakoari buruzko hainbat kongresutan eta mintegitan parte hartu du, izen handiko zentroetan eta unibertsitateetan: Max Planck Institute for Comparative Public Law and International Law, Heidelberg; Escuela Judicial (Bartzelona); Universidad Pompeu Fabra; ESADE; Konplutentse Unibertsitateko «García de Enterría» mintegia eta Oñatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutua, besteak beste.

 

-Ikerketa lehiakorrekoOLYMPUS DIGITAL CAMERAhainbat proiektutan parte hartu du, eta honako proiektu hauetako ikertzaile nagusi izan da: UPV/EHUk finantzaturiko «Oinarrizko eskubideen babes judiziala EBren askatasun, segurtasun eta justizia eremuan» (2006-2008); Eusko Jaurlaritzak eta Akitaniako Gobernuak, UPV/EHUren eta Université de Pau et des Pays de l’Adour unibertsitatearen partaidetzarekin finantzaturiko «Europa eta bere mugak – Ikuspegi gurutzatuak» (2011- 2012); Eusko Jaurlaritzak (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren bitartez MV-2012-2-37) finantzaturiko «Europar Batasuneko oinarrizko eskubideen konstituzio-jurisdikzioa eta babesa»; Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak (DER2011-25795) finantzaturiko «Europar Batasuneko oinarrizko eskubideen eraginkortasuna. Gai aurreratuak» (2012-2014) eta UPV/EHUk finantzaturiko «Europar Batasuneko integrazio politikoa eta ekonomikoa» (UFI 11/05).

-Europar Batasunarekin loturiko gaiei buruzko European Inklings (EUi) lan monografikoen bildumaren zuzendaria. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) argitaratu ditu lanok. Herri Arduralaritzazko Euskal Aldizkariaren (RVAP, 2011) eta Iura vasconiae (2012) aldizkariko Aholkularitza Batzordeko kidea. Europako Zuzenbidearen Espainiako Aldizkariko artikuluen kanpoko ebaluatzailea (2010etik); Konstituzio Zuzenbidearen Espainiako Aldizkarikoena (2009an) eta Europar Batasuneko Zuzenbideari buruzko Aldizkarikoena (2012tik).

– Lau monografiaren egile da; hamar bat liburu kolektiboren argitalpena zuzendu du, eta liburu kolektiboetan eta aldizkari espezializatuetan argitaraturiko berrogeita hamar lan baino gehiago sortu ditu Espainiako eta nazioarteko konstituzio-zuzenbideari buruz, eta, zehazkiago, honako ikerketa-ildo hauetan: Oinarrizko eskubideak; konstituzio-jurisdikzioa; zuzenbideko iturrien sistema; deszentralizazio politikoa; Europako prozedura legegilea; Askatasun, Segurtasun eta Justizia gunea, eta integrazio politikoko prozesuak. Hona hemen gai horiei buruz idatzi dituen lanetako batzuk:

El Derecho comunitario y el legislador de los derechos fundamentales. Un estudio de la influencia comunitaria sobre la fundamentalidad de los derechos constitucionales, IVAP, Vitoria/Gasteiz, 2001.

La eficacia justificante de los derechos, Tirant lo Blanch/IVAP, Valentzia, 2003.

La participación de las Comunidades Autónomas en el procedimiento legislativo europeo, IVAP, Vitoria/Gasteiz, 2011.

«El “recurso” a la prejudicial (234 TCE) como “cuestión” de amparo», Revista Española de Derecho Europeo, nº 11, zk 2004, 441-474. or.

«El concepto y alcance de la seguridad jurídica en el Derecho constitucional español y en el Derecho comunitario europeo: un estudio comparado», Cuadernos de Derecho Público (“Seguridad jurídica y aplicación del Derecho” gaiari buruzko zenbaki monografikoa, V. Ferreres Comella-k zuzendua), 28, 2006ko maiatza-abuztua, 17-54. or.

– «¿Quién es el Juez de los Derechos Fundamentales frente a la ley en el ámbito de aplicación del Derecho comunitario?», Teoría y Realidad Constitucional, 20, zk.,  2007ko bigarren seilekoa, 401-433. or.

“La tutela de la igualdad de trato como cauce de expansión de la incidencia del Derecho comunitario en el ordenamiento interno”, Revista Española de Derecho Constitucional, 84 , 2008ko iraila-abendua, 105-143. or.

“La eficacia «federalizante» de los Derechos Fundamentales de la Unión Europea. Análisis de sus manifestaciones en el Derecho Penal”, Revista Española de Derecho Europeo, 31. lib, 2009, 249-277. or.

“Konstituzio Auzitegiaren jarrera Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen aurrean eta Eskubide hauek babestu behar dituen Epaile Nazionalaren aurrean”, Herri Arduralaritzazko Euskal Aldizkaria, 94, 2012, 211-238. or.

“La tutela judicial de los Derechos Fundamentales en el ámbito de aplicación nacional del Derecho de la Unión Europea. Recientes acotaciones del Tribunal de Justicia y del Tribunal Constitucional Español”, Teoría y Realidad Constitucional, 32. lib, 2013, 391-428. or.

“La autonomía de la cuestión prejudicial europea ante el Derecho interno”, in R. Alonso García eta J. I. Ugartemendia (zuz.), La cuestión prejudicial europea, European Inklings (EUi), 4. zk 80-103. or., IVAP, 2014.